XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1 JANTZIEN MARGOAK.Margoaren behaketa egiteko, ez dugu zergatik beti ilustrazioetara edo margo grafikoetara joanik.
Oinarrizkoa dugu egunero gure soinetan daramatzagun margoei balioa ematen hastea.
Jantzien margoak ugariak izaten dira, eta berorien konbinazioak ere oso egokiak izaten dira normalean.
Beraz, eta abiapuntu bezala, margoen behaketako hastapenari ekingo diogu jantzien inguruan.
1 Guzti hau margoaren izendapenarekin lotua dago, dudarik gabe, baina izendapenari berari garrantzia eman baino lehen, jantzien margo-ugaritasunari emango dio balioa irakasleak.
Hara:
1 Zintzilik dauden jantziei begiratu eta bakoitzaren jabearen izenarekin lotu.
- Txamarra marroi hau Anderrena da... zein polita!.
Gainera, ez dauka margo bat bakarra, baizik eta begira zer margo daukan poltsikoen ertzetan!.
Hara beste hau!... Norena da?.
2 Jantziak multzokatu eta konbinazioak egin, lurrean, mahai gainean edota esekitokietan, baina multzoak eginez.
2 Bakoitzak etxean dituen jantzien margoak adierazi, eta berari gehien atsegin zaiona, margo polita duelako, poltsa batean edo jantzita ekarri, besteei erakusteko.
1 2 eta 3 zenbakiek zailtasun-maila adierazten dute, eta ariketa hauek orientabide hutsa bezala azaltzen dira, goian aipaturiko helburuak beste mila eratako ariketekin ere bete daitezkeelarik.
2 GELAKO ETA INGURUKO MARGOAK.Jantzien margo-ikusketa egin ondoren, interesgarri litzateke gelan dauden margoak ere aztertzea, nolarebait norberaren gorputzetik at dauden margoak ikusteko eta egunero ikusten ditugunez jabetzeko.
Ingurukoak, ikastola bertakoak izan daitezke.
Komun, korridore eta beste gelatakoak; baita leihoetatik ikusten direnak ere, edota eskutan erabiltzen ditugun objektu, jostailu, liburuska, etab.enak.
1 Behatzea.
Hots, oharmen bisual hori lortzea, eta elementu eta margo guztiei begiratzea.
Besterik ez.
Irakaslearen lana, margo hauek badaudela oharteraztea izango da.
Dena miatu behar dugu:
2 Mikelek zerbait oso polita ikusi du.